Iker Arizti (Argazkia: HITZA) |
Joan den igandean, Otsailak 2, Idiazabalen jokatu zen Euskal Ligako Lehen proba. Bertan hiru taldekide izan ziren, hirurak Arinen kategorian Gravity Bike-ekin. Euripean egin zituzten hiru jeitxiera eta hiru lehenengo postuak bete zituzten Arinetan.
Iker Arizti izan zen garailea, 1´54"ko denbora izan zuen azkarrena, eroriko bat eta guzti azken bihurgunean. Bi manga egin zituen bakarrik, lehenago joan beharra zuen eta, bainan nahikoa izan zuen garaipena lortzeko. Gainera, hau izan da Ikerrek lortzen duen lehen garaipena Inertzia Kiroletan eta polita da berarentzat, gustokoen duen ibilbidean lortu izana. Sailkapen nagusian ere, bera jarri da lehen postuan eta faborito nagusiena bera dugu, aurten Liga irabazteko.
Iker Mugarza. (Argazkia: HITZA) |
Iker Mugarza Oñatiarrak berriz, lehenengo lasterketa zuen hau eta poliki hasi zen. Jeitsiera batetik bestera segurtasun handiagoaz jeisten hari zela nabarmen zen denboretan. Bere azkarrena egiteko, 1´56" behar izan zuen. Hasera batean, Mugarzak, Idazabal eta Oñatin bakarrik parte hartzeko asmoa du aurten.
Podiuma betez, beste taldekide bat genuen, Aitor Arizti. Honek, normalean bere lehengusua den Ikerrek erabiltzen duen Gravity-a erabili zuen (morea). Pare bat eroriko izan ondoren Idiazabalgo asfaltu bustian, beste bietatik gertu-gertu markatu zuen bere denborarik honena 1´58".
Beraz, pleno polita osatu zuten Idiazabalen gure pilotuek. Orain, etenaldi bat egongo da egutegian bigarren probara arte, zihurtatu gabe bait dago oraindik non eta noiz izango den.
No hay comentarios:
Publicar un comentario