I. Hegialdeko Goitibeherak

Izen ematea oraindik zabalik dago ekainaren 10era arte maldanbeherainertzia@gmail.com helbidean (Federatuek, ekainak 13ra arte info@ehikf.org helbidean).

Aipatu nahi dugu, zuen guztion harrera oso ona izan dela eta iada doakoa zuten 20 pilotu eta kopilotuen kupoa bete egin dela, beraz aurrerantzean 10€ ordaindu beharko dute ez-federatuek eguneko asegurua egiteko.

Aurre izen ematean, 21 goitibeherak konfirmatu dute euren izen ematea momentuz (Beste 9ek, duda bezela eman dute izena). Euren artean, iazko euskal ligako txapelduna eta espainiako kopan txapeldun-orde den Asier Leizea, Zallako gidaria bere La Gondola goitibeherarekin. Berarekin batera, Aritza Castresana eta Unai Paniagua etorriko dira, Pal-Matrix gidatuz. Hauek, iazko euskal ligan bigarrenak izan ziren sailkapen nagusian. Jokin Gutierrez, Gorosti Loradendako goitibeherarekin edo Elizondoko "Zopiloteak" izango dira besteak beste punta puntan ibiltzen diren goitibeheratako batzuk.

Azken ordura arte ia ia itxaron beharko dugu, ea gurekin egongo diren Calixto Garcia, Cx Europear kategoriako espainiar txapelduna edota kantabriatik datorren RDZ taldea euren goitibeherekin.



Horietaz aparte, bigarren maila batean bainan ez besteak baino gutxiago, Idiazabalgo Cenci Racing eta Mujika Racing izango dira gurekin. Miranda de Ebrotik ere etortzekoa dugu kart itxurako Bugedo goitibehera.





Arinei dagokionez, parte hartzea oso txikia dugu momentuz, Iker Arizti bere gravity bikearekin faborito nagusi bezala eta gero bi asfaltuko skeleton; Maddi Gutierrez neska gaztea eta lehenengo lasterketa izango duen Legazpiarra, Iñaki Lizarralde arituko dira.

Errodamentuzkoei dagokionez, azken unerarte duda bezela ditugu Güeñestarrak eta baita Oskar Moreno bere cuatropalos goitibehera klasikoarekin. Hau da azken lasterketetan ibili den goitibehera klasiko bakarra eta eskertzen da gutxi batzuk oraindik kirol honen historiari eusten ibiltzea.

Exibiziorako denbora ere egongo da manga bakoitzean, 8 Drift Trikek etam dute izena momentuz eta hauek ohikoa den bezela, Legazpin ez ditugu banaka kronometratuak botako, bikote edo hirukoteka baizik, Exibizio kategoria bait da. Gehienak Oñatitik datoz bainan badugu Güeñestar bat horien artean.

Legazpiarrek ere euren sari berezia izango dutela esan genuen. Lehenengo Legazpiar Ez-Federatuarena. Lehia horretarako, Xabat Goikoetxea eta Mikel Aztiria dira faborito nagusiak, Lakiolako Ibargurendarrak edo Julen Rebolek izena eman ezean. Izena eman duten besteak; Nerea Arizti-Maria Gutierrez, Iñigo Aztiria-Andoni Gutierrez eta Iñaki Lizarralde dira.

Oraindik hamar egun gelditzen dira izen ematea isteko eta iada gaurkoaz esan dezakegu, lehenengo edizio honetan partaidetza oso ona izango dela.

Mila esker guztioi eta animatu zaitezte etortzera!!!!







No hay comentarios:

Publicar un comentario