Euskal Liga hastear

Euskal ligako denboraldia hastear dugu iada. Idiazabalen izango da lehenengo proba Otsailaren 2an. Oraindik, egutegia ez dago guztiz zihurtatua (probak, irten ahala geituko dira). Maldan Behera Taldetik, baja zihur bat izango da lehenengo lasterketetan eta hori ordezkatuz pilotu berri bat iritsi da.




Joan den urtean Idiazabalen garaipena lortu zuen Julen Agirreburualde, ez da aurtengo lasterketan izango. Gravity berria bukatu ez duen harren, Skeletonarekin egin nahi zuen proba. Azkenik ez du posible izango eta aparte egon beharko du hilabete pare batez medikuek diotenez.

Bere gravityak beraz, pilotu berria izango du Idiazabalen. Iker Mugarza 20 urteko Oñatiarra izango da Arinetan garaipenaren bila joango dena. Bere lehenengo lasterketa izango du bainan ez jeisten den lehenengo aldia. Ikerrek, bi jeitsiera egin zituen Erandion, espainiako onenekin batera.

Ariztitarrei dagokienez, hasera batean lau gurpileko Neumatikarekin izango dira irteeran. Euren joan den urteko denborak hobetzeko asmoz (01:51.546). Hala ere, Iker duda izango da azaltzerik izango ote duen. Azaltzerik ez badu, Aitor Arizti jarriko da Gravity morearen aginduetara.

Ikuskizunaz gozatu nahi duenak, Otsailaren 2an, arratxaldeko 15:30tan izango du aukera Idiazabalen. Zorte on gure pilotuei!


No hay comentarios:

Publicar un comentario