ONGI ETORRRIAK

Ongi etorriak!

Azken urteetan Inertzi kirolen egoera ez da oso ona bainan hala ere berpizteko gogoz osatu nahi dugu elkarte berri hau. Maldan Behera Inertzia Kirol Elkartea.

Legazpiko hiru gazteek osatzen dugu proiektuaren burua. Gure asmoa, ateak irekiak dituen talde tinko bat osatzea da. Horretarako, elkarlanean jarri gara munduari gure kirol hau irakutsi nahiean. Baita irakatsi ere, nahi duenari.

 2013 denboraldia hastear dago, eta lanean jarri nahi dugu haseratik bukaeraino taldearen denboraldiaren berri emateko. Horretarako sortu dugu bereziki Blog hau. Bertan jarriko ditugu egingo ditugun irteera guztiak. (Gonbidaturik zaudete, noski!) Baita inertzia kirolei buruzko informazioa, argazkiak, bideoak,... Guztia ez delako baloi bat.

Eman nahi dugun beste pauso bat, Legazpiko goitibehera lasterketa berreskuratzea da. Dagoeneko lanean hasi gara, aurten Euskal Ligarako baliogarri izango den probetako bat herrian egiteko. Aurrerantzean, gure asmoa Urola Garaia eskualde osoan kirolari bultzada ematea da eta urtean lasterketa eta ekitaldi bat baino gehiago antolatzea gure inguruetan.

Jakin gainera, elkartearen ateak zabalik daudela eta ez dela derrigorrezkoa Goitibehera bat izatea. Guk lagunduko dizuegu mundu honetan sartzen pilotu, kopilotu edota jarraitzaile bezala.

Goazen Maldan Behera bildurrik gabe!

No hay comentarios:

Publicar un comentario