
Ibilbidean denborarik azkarrena, Asier Leizeak gidatzen duen La Gondolak lortu zuen, 1´59"984 denborarekin eta 97km/h abiadura maximoa markatuz. Bigarren postua, Unai Paniagua eta Aritza Castresanak lortu zuten, Pal-Matrix goitibeheraretik, lehenengotik 7,5 segunduetara. Eta hauengandik segundu bat baino gutxiagora, Gabika geratu zen hirugarren postuan.
Arinei dagokionez, Maldan Behera taldeko pilotu bakarrak parte hartu zuen eta baita garaipena lortu ere. 2´22"109 izan zen jaitsiera azkarrean behar izan zuen denbora bere Gravity Bikearekin. Berarekin podiumeko postuetan, Jon Kaiet Astuy eta Maddi egon ziren, euren Skeletonekin.
Bukatzeko, errodamentuetan, Gueñes izan zen lehenengoa beste behin ere. 3´02"343 behar izan zuten fikako ibilbidea egiteko. Minutu bateko aldea baino gehiago sartu zioten bigarren sailkatuari, Kuatropalos baten jaisten zen Oskar Morenori.
Hurrengo probak, asteburu honetan izango dira larunbat arratsaldean Oñatik eta igandean Bergaran. Larunbatean Iker Arizti eta Iker Mugarza egongo dira irteeran, bihar Gravityekin eta igandean, Iker Arizti bakarrik izango dugu Bergarako lasterketan. Zorte on biei!
No hay comentarios:
Publicar un comentario