Maldan Behera Inertzia taldeak, bi Grabity bike ditu errepideetan. Julen Agirreburualderen "Patin-a" eta Iker Ariztik gidatzen duen morea. Orain ordea, hirugarren bat jaio da, Julenek gidatuko duena.
GT Air bizikleta bat bitan moztu eta koadroa luzatu egin dute Galdagin Kaldereriaren laguntzaz. Eje arteko, 116mm distantzia lortu ditu era honetara bizikletak eta lastrerik gabe, 17kg pisatzen ditu. Hasera batean, gehigarri bezela beste 4,5kg gehitu zaizkio eta aurreko horkilan pixua jartzeko aukera dauka.
Potentzia, anguluz ajustablea da eta manillara BMW motor batena. Frenuak bizikletaren orijinalak dira, Cool-Stop zapatekin. Gurpilak berriz, bi joko erabiliko dira. Ibilbide errezenetan, 3 makileko gurpilak Slips kubiertekin eta ibilbide zailenetarako, Aluminiozko erradiodun gurpilak, goma biguneko neumatikoak jarrita.
Oraindik ere frogatzeko eta eboluzioak egitear dago gravity hau, bainan oso lehiakorra izateko deitua dago. Behin bakarrik frogatua izan da eta 96,8km/h abiadura lortu zuen Peña Cabarga portu kantabriarrean behera. Benetan azkarra aerodinamika ezin hobea duelako.
Hala ere, hain bajua izanik, belaunak errez ikutzen dute lurra bihurguneetan abiadura motelduaz. Bere luzeerak ere arazoak sortu ditzake bihurgune itxietan, bainan rektan, jarraiezina da.
2005 urtean Europako txapelketan bigarren geratu zen Gravitya hartu dugu irizpide belaza eta aldaketa batzuk egin zaizkio diseinuari, ustez, hobea izan nahiean.
Udatik aurrera ikusiko dugu seguraski ibilbideetan, ordurarte itxaron beharko dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario