Maldan Beherako Pilotuen Egutegia

Inertzi kirolen denboraldi berria, Otsailean hasi zen Idiazabalgo lasterketarekin. Geroztik, ez da lasterketarik izan, eta hasera ofiziala maiatzean emango zaio. Maldan behera elkarteko kideek, egutegia eskuetan hartu eta iadanik erabaki dute zein lasterketa deskartatu eta nun egongo diren.

Aurtengoan, utxune asko egongo dira taldean egoera ezberdinengatik. Horregatik, denboraldia Iker Ariztik bakarrik hasi beharko du uda partera arte. Uztaila-Abuztu partean hasiko dira Aitor Arizti eta Julen Agirreburualde.

Iker Mugarza berriz, lizentzia ez ateratzeko erabakia hartu du eta bi lasterketetan soilik parte hartu dezake. Erabakitzeko dago Oñati, Legazpi edo Bergara izango diren.

Hau izango da beraz, gure pilotuak egongo diren probak;
Berdez; ZihurtatuakLaranjaz; Oso PosibleGorriz; Joateko asmoz


  • Maiatzak 11 - Fika (Euskal Liga)
  • Maiatzak 18 - Oñati (Euskal Liga)
  • Maiatzak 19 - Bergara (Euskal Liga)
  • Ekainak 1 - Laredo (Cantabria) FDI
  • Ekainak 15 - Legazpi (Euskal Liga)
  • Ekainak 23 - La Contrina (Cantabria)
  • Uztailak 13 - Abadin (Lugo) FDI
  • Uztailak 14 - Abadin (Lugo) FDI
  • Uztailak 27 - Peña Cabarga (Cantabria)
  • Uztailak 27 - Soiano (Euskal Liga)
  • Abuztuak 10 - Valdoviño (Coruña) FDI
  • Abuztuak 11 - Valdoviño (Coruña) FDI
  • Abuztuak 15 - Gernika (Euskal Liga)
  • Abuztuak 31 - Erandio (Bizkaia) FDI
  • Irailak 7 - Lezama (Euskal Liga)
  • Irailak 14 - Oviedo (Asturias) ESP.
  • Urriak 5 - La Felguera (Asturias) FDI
 



Oraindik ere, lasterketa batzuk konfirmatzeko daude eta posible da gure zerrenda honetara lasterketa gehiago gehitzen jutea. Bestalde, freerideak ere azalduz joango dira eta asmoa daukagu pare batera joateko uda partean. 




Legazpin ere, lasterketari dagokionez, beste ekintza batzuk antolatzeko gogoz gabiltza. Informazio dena, bertan izango duzue.
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario